MAGNETOMETRIA

Magnetometria mundu mailan gehien erabiltzen den sistemetariko bat da. Azkarra izateaz gain egitura mota ezberdinak detektatzeko gai denez hiriguneetatik kanpo dauden aztarnategien mugatzea eta lehen deskribapena egiteko erabili ohi da. Horrez gain, egitura arkeologiko jakin batzuk detektatzeko sistema egokiena da: siloak, lubanarroak, labeak, errekuntza guneak,....

 

GEORRADARRA

SOTek urteetako esperientzia du georradarra aplikazio ezberdinetan eta metodologia ezberdinekin erabiltzen. SOTek sistema eta maiztasun ezberdinetako gailuak erabiltzen ditu eta bereizmen altuko lanak kalitate handienarekin egiteko gaitasuna du.

 

ERRESISTIBITATEA

Miaketa elektrikoak gainontzeko sistemekin lortutako informazioa osatzen du. Tomografia Elektrikoa aplikatuta (ERT) sakonena handian dauden egiturak detektatzeko aukera dago. Horrez gain, SOTek abiadura azkarreko miaketak egitea ahalbidetzen duen V4 sistema garatu du.

 

METAL DETEKTAGAILUZKO MIAKETAK

SOTek metal detektagailua erabilita eremu zabaleko miaketak eskaintzen ditu eraikuntza egiturarik ez duten aztarnategiak aurkitzeko (gudu-zelaiak adibidez), lehergailuen detekziorako edota aplikazio forentseetarako. Metodologia gainazaleko materialak era geoerreferentziatuan biltzean datza, ondoren dispertsio-mapak osatzeko. Metodologia hau ez da aplikagarria geruza arkeologikoetan eragiten badu.